www.iruraiz-gauna.com
UDALETXEKO ORDUTEGIA ABUZTUAren 1etik 20ra : 10 - 13.30 etara
Ayuntamiento Iruraiz - Gaunawww.iruraiz-gauna.com
Bilatzaila
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

20.KORRIKA

Korrika Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia da. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu. 

Datorren udaberrian zeharkatuko ditu KORRIKAk Euskal Herri osoko bideak eta errepideak, martxoaren 30etik apirilaren 9ra bitartean. Otxandiotik Iruñera joko du 20. KORRIKAk

Gure eskualdean Marietatik sartuko da  martxoaren 8an, larunbata, arratsaldeko 15:45etan eta eskualde osoa zeharkatuko du, honako udalerrietatik igaroz: Barrundia, Dulantzi, Iruratz-Gauna, Agurain, Donemiliaga, Zalduondo, Araia…

Iruraitz-Gaunako Udalak kilometroa erosi du, eta herritar guztiak gonbidatzen ditugu udalarekin batera kilometro horretan parte hartzera.  Gure kilometroa 2350 zenbakia izango da, eta Azilu inguruan hartuko dugu lekukoa arratsaldeko 18:10 aldera Dulantzitik Adanarantz doan errepidean.

Korrika larunbatean izanik, eskualdeko udalerrietan hainbat jarduera antolatuko dira KORRIKArekin bat egiteko eta KORRIKAri harrera beroa emateko. Animatu eta parte hartu.

km 2350
km 2350


gente_korrika
gente_korrika


km
km





Eremu Pribatua

Inkestak

 

Alaitza
Alaitza

 

Arrieta
Arrieta

 

Azilu
Acilu

 

Erentxun
Erentxun

 

Ezkerekotxa
ezkerekotza

 

Gauna
Gauna

 

Gazeo
Gazeo

 

Gereñu
Guereñu

 

Jauregi
Jauregui

 

Langarika
Langarika

 

Trokoniz
Trokoniz

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz