www.iruraiz-gauna.com
UDALETXEKO ORDUTEGIA ABUZTUAren 1etik 20ra : 10 - 13.30 etara
Ayuntamiento Iruraiz - Gaunawww.iruraiz-gauna.com
Bilatzaila
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

GIZARTE ONGIZATEA

 
Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Gaietarako Sailak, gizartearen beharretarako arreta eta estaldura bermatzeko asmoz, gizarteko bazterketen eta ezberdintasunen arrazoiak ekidin eta ezabatu nahi ditu, eta gizarteratzea sustatu eta pertsonen eta gizarte-taldeen garapen osoa eta askea erraztu nahi du, gizarte-zerbitzurako sistema publiko baten bidez.

Zer da oinarrizko gizarte zerbitzua?
Gizarte-arretarako sarrera da, eta komunitatearen gizarte-ongizatea garatzeko asmoz, hiritar guztiei irekia dago. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren hamabost unitate daude Arabako nekazaritza-ingurunean, eta hauen bitartez, behar duten pertsona guztiez arduratzen dira.
Modu organikoan eta funtzionalean udalen menpe daude oinarrizko gizarte-zerbitzuak, eta Gziarte Ongizaterako Foru Erakundearekin koordinatuta lan egiten dute. Erakunde hau, Aldundiko Gizarte Gaietarako Sailaren menpeko erakunde autonomoa da; eta aipatutako Sailak, zerbitzu hauen finantzaketan parte hartzen du.


Nola egiten du lan?

Gizarte-egoera zailetan, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek ezarri duten erreferentziazko pertsona batengana jo daiteke. Gizarte-langile bat izango da berau, eta bestelako erakundeetako profesionalekin koordinatuta, ondorengo lanak egingo ditu:

- Eskatzaileari, bere gizarte-eskubideei eta hauek gauzatzeko moduei buruzko aholkuak emango dizkio.
- Arduran hartu dituen udalerrietako pertsonen eta familien gizarte-beharrak balioztatuko ditu.
- Dauden gizarte-baliabideei buruzko informazioa emango du.
- Azaltzen diren beharren edo arazoen alternatiba egokienei buruzko informazioa emango du.
- Dauden beharren lehentasunen eta baliabideen araberako arreta-plan pertsonalizatuak egingo ditu.
- Baliabide berezietara eta gizarte-babesarekin loturiko beste zenbait baliabideetara (gizarte-segurantza, langabezia, etxebizitza, osasuna, hezkuntza, prestakuntza) heltzen lagunduko du.
- Beharren eta baliabideen arteko egokitzapena kontuan izanik, banakako planen jarraipena egingo du.
- Gizarte-kooperazioa eta asoziazionismoa bultzatuko ditu.
- Gizarte-bazterketaren arrisku egoerak ekiditen lagunduko duten programak sustatuko ditu.


 

    Erantsitako fitxategiak:
 
IMSERSO 2007-2008 OPORRALDIAK DOC [21Kbs.]




Eremu Pribatua

Inkestak

 

Alaitza
Alaitza

 

Arrieta
Arrieta

 

Azilu
Acilu

 

Erentxun
Erentxun

 

Ezkerekotxa
ezkerekotza

 

Gauna
Gauna

 

Gazeo
Gazeo

 

Gereñu
Guereñu

 

Jauregi
Jauregui

 

Langarika
Langarika

 

Trokoniz
Trokoniz

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz