www.iruraiz-gauna.com
UDALETXEKO ORDUTEGIA ABUZTUAren 1etik 20ra : 10 - 13.30 etara
Ayuntamiento Iruraiz - Gaunawww.iruraiz-gauna.com
Bilatzaila

HISTORIA

 

Lurralde honetan oso goiz finkatua egon behar zuen gizakiak; izan ere, Aguraingo Kuadrillan hainbat trikuharri daude bai beheko lurretan eta baita goi-mendietan ere. Horrekin lurralde hauetan historiaurreko eta artzain-kulturako jendea bizi izan zela frogatzen da.
Arabako historia orokorrean kokatuta Iruraizko Ermandadea sortu zen. Ermandadeak XIII. mendean sortu ziren garaiko nobleziaren boterearen aurka. 1502koa da “Juntas Generales” deituriko bileren lehen akta. XVI. mendeko lehenengo laurdenean sortu zen behin betiko Arabako probintzia, sei Kuadrillatan banatuta. Kuadrilla hauek 52 Ermandadek osatzen zituzten. 1840an zazpigarren Kuadrilla sortu zen Gasteizko zatiketaren ondoren.
Aipatzekoa da Araban gertatu zena: inongo erregek ez zuen bertan jaurgorik (“señorío”) izan harik eta 1332an Gaztelako Alfonso XI erregearekin lehenengo ituna, boluntarioki onartua, sinatu zen arte. Ituna erregearekin berarekin sinatu zen, ez Gaztelarekin. Ezinbestekoa da hau kontuan hartzea Arabako Foruak ulertzeko. Araba izan zen azken euskal probintzia Gaztelako koroari bere burua entregatzen.
Iruraizko Ermandadea. Hiru udalek osatzen zuten, Dulantzi, Burgelu eta Iruraiz, eta guztira 21 herrik: Dulantzin (Gauna, Erentxun, Egileta, Alborkoin eta Dulantzi), Burgelun (Arbulu, Argomaniz, Gazeta, Añua, Uriarte eta Burgelu), Azilun (Jauregi, Gereñu, Luzkando, Alaitza, Langarika, Gazeo, Arrieta, Ezkerekotxa, Trokoniz eta Azilu).

Iruraizko Ermandadea Dulantzin biltzen zen eta, udalen ordenari zorrotz jarraituz, Alkatea, Prokuradorea eta Eskribaua aukeratzen zituzten urtero.




Eremu Pribatua

Inkestak

 

Alaitza
Alaitza

 

Arrieta
Arrieta

 

Azilu
Acilu

 

Erentxun
Erentxun

 

Ezkerekotxa
ezkerekotza

 

Gauna
Gauna

 

Gazeo
Gazeo

 

Gereñu
Guereñu

 

Jauregi
Jauregui

 

Langarika
Langarika

 

Trokoniz
Trokoniz

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz