Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Gaietarako Sailak, gizartearen beharretarako arreta eta estaldura bermatzeko asmoz, gizarteko bazterketen eta ezberdintasunen arrazoiak ekidin eta ezabatu nahi ditu, eta gizarteratzea sustatu eta pertsonen eta gizarte-taldeen garapen osoa eta askea erraztu nahi du, gizarte-zerbitzurako sistema publiko baten bidez.
Zer da oinarrizko gizarte zerbitzua?
Gizarte-arretarako sarrera da, eta komunitatearen gizarte-ongizatea garatzeko asmoz, hiritar guztiei irekia dago. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren hamabost unitate daude Arabako nekazaritza-ingurunean, eta hauen bitartez, behar duten pertsona guztiez arduratzen dira.
Modu organikoan eta funtzionalean udalen menpe daude oinarrizko gizarte-zerbitzuak, eta Gziarte Ongizaterako Foru Erakundearekin koordinatuta lan egiten dute. Erakunde hau, Aldundiko Gizarte Gaietarako Sailaren menpeko erakunde autonomoa da; eta aipatutako Sailak, zerbitzu hauen finantzaketan parte hartzen du.
Nola egiten du lan?
Gizarte-egoera zailetan, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek ezarri duten erreferentziazko pertsona batengana jo daiteke. Gizarte-langile bat izango da berau, eta bestelako erakundeetako profesionalekin koordinatuta, ondorengo lanak egingo ditu:
- Eskatzaileari, bere gizarte-eskubideei eta hauek gauzatzeko moduei buruzko aholkuak emango dizkio.
- Arduran hartu dituen udalerrietako pertsonen eta familien gizarte-beharrak balioztatuko ditu.
- Dauden gizarte-baliabideei buruzko informazioa emango du.
- Azaltzen diren beharren edo arazoen alternatiba egokienei buruzko informazioa emango du.
- Dauden beharren lehentasunen eta baliabideen araberako arreta-plan pertsonalizatuak egingo ditu.
- Baliabide berezietara eta gizarte-babesarekin loturiko beste zenbait baliabideetara (gizarte-segurantza, langabezia, etxebizitza, osasuna, hezkuntza, prestakuntza) heltzen lagunduko du.
- Beharren eta baliabideen arteko egokitzapena kontuan izanik, banakako planen jarraipena egingo du.
- Gizarte-kooperazioa eta asoziazionismoa bultzatuko ditu.
- Gizarte-bazterketaren arrisku egoerak ekiditen lagunduko duten programak sustatuko ditu.